Muntteri-AEK euskaltegiko talde batek parte hartuko du gaueko 21:00etatik 21:30etara bitarte Euskadi Irratiko Elea-alea lehiaketan. Hizkuntza ikasteko ariketa didaktikoak erantzun beharko dituzte Muntteri-AEKko ikasleek. Halaber, haien bizipenez ere jakiteko aukera izango dugu.
Otsailean sortutako saio honek euskara ikastea gustagarri egitea du helburu. Euskara hitz egitera animatu eta horretarako gonbidatu ezberdinak izaten dituzte astero. Honetaz gain, saio honetan hitz berriak, kantuen esanahiak, hitz korapiloak, esaera zaharrak... ikasteko aukera proposatzen digute Ele-aleatik.
Gogoratu, gaueko 21:00etatik 21:30etara Muntteri AEKko ikasleak Euskadi Irratian.