Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Usurbilgo Lanbide Eskolak buru bikotza eta Y ardatza dituen torneatze makinaren aurkezpena egin zuen ostiralean. Horretarako, hitzaldi sorta bat antolatu zuen bere egoitzan. Jardunaldi honetara, ingenieritza ikastetxe eta enpresak hurbildu ziren. Hauei mekanizatu zentroek eskaini ditzaketen torneatze aukera batzuk aurkeztu zizkieten Usurbilgo Lanbide Eskolak eta, gero, makinaren erabileraren erakustaldia egin zuten. Honetaz gain, David Urzainqui Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordearen bisita izan zuten. Izan ere, besteak beste, Hezkuntzaren laguntzaz lortu dute makina berria.