Kirol Udalekuak antolatu ditu Lasarte-Oriako Udalak

Txintxarri 2010ko mai. 3a, 02:00

Lasarte-Oriako Udalak, Kirol Zerbitzuaren bitartez, kirol Udalekuak antolatu ditu, 8 eta 12 urte bitarteko neska mutilentzat.
Lehenengo aldia da ekimen hau egingo dena eta kiroldegian, zein Mitxelingo Kirol guneetan eramango da aurrera, astelehenetik ostiralera, goizero 9:00etatik 13:00etara.
Kirol ezberdinak, jolasak, irteerak... hamaika sorpresa biziko dituzte etxeko gaztetxoek, esate baterako, Donostian surf ikastaroa egingo dute.
Bi txanda prestatu dira Kirol udalekuentan, bata uztailaren 5etik 16ra eta bestea 19tik 30era.

Izena ematea

Gaurtik aurrera, Lasarte-Oriako Udal kiroldegiko bulegoan egin daiteke izen ematea, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.
Kiroldegiko bazkideek 122 euro ordaindu behar dute eta ez bazkideek, 142 euro. Honen barne daude, haurren eguneroko hamaiketakoa eta udalekuen oroigarria, kamiseta bat.
Taldeak gehienez 20 partaidekoak izango dira, horregatik inskripzio hurrenkera errespetatuko da.