Badator Ostadarreko Porra

Txintxarri 2010eko maiatzaren 3a

Ostadar Kirol Fundazioak txirrindularitzako porra antolatu du aurten ere.
Porra honetako lehenengo proba, Giroa, maiatzaren 8an hasten da. Beraz, boletoak egiteko epea egun berdinean, larunbatean 21:00etan, amaitzen da.
Boletoak ohiko tabernetan aurkituko dituzue eta porraren funtzionamendua betikoa izango da, baita boletoaren salneurria ere, 7 euro.
Porra egiteko txirrindularien zerrenda Ostadarreko webean aurkitu ahal dezakezue eta giroa behin hasita sailkapen eta boleto guztiak ere bertan egongo dira.

Sariak

Sariei dagokionez, etapako irabazleak 60 euro eskuratuko ditu, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360 eurotako saria dago eta bigarrenarentzat 180 eurotakoa.
Ohikoa den bezala, 7 urdaiazpiko zozketatuko dira parte hartuko dutenen artean eta zortzigarren bat ere egongo da, Porrako azkenarentzat.
Era berean, puntu gehien batzen dituen tabernak bi pertsonentzako afari bat irabaziko du, Igara ibilbideko Aratz erretegian.
Eta urtero bezala, Giro, Tour eta Vueltako onenak 1600 euro irabaziko ditu