Bi lehiaketetan emaitza onak lortu dituzte eta domina ugari ekarri dituzte Lasarte-Oriara.
Sanbo lehiaketa
Alacanten, junior mailako Espainiako sanbo txapelketan, urrezko domina eta brontzezko bat eskuratu zituzten LOKEko neska-mutilek.
Urrezko domina izan zen horietako bat, Amaia Curielek eskuratutakoa, hain zuzen ere. Era honetara, sanbo denboraldia borobiltzen du. Izan ere, Espainiako kadete txapelduna ere bada..
Esteban Martinezek ere domina eskuratu zuen, brontzezkoa eta Mario Garridok, berriz, bostgarren postua.
San Prudentzio txapelketa
Era berean, Gorka Aristegik zuzentzen dituen infantil eta kadeteek Gasteizko San Prudentzio judo txapelketan borrokatu ziren.
Entrenatzailearen hitzetan, “guztiek oso judo polita erakutsi zuten.” Eta hor dago emaitza, urrezko domin bat, zilarrezko hiru eta brontzezko bat lortu zituzten Lasarte-Oriako judokek.
Abayuba Gonzalez izan zen bere mailan txapelduna, Asier Zubizarreta, Josu Olmos eta Fermin Balda bigarren geratu ziren eta Imanol Gonzalezek brontzea eskuratu zuen.
Espainiako judo txapelketa
Bestalde, Leire Zubizarretak 23 urte azpiko Espainiako txapelektan parte hartu behar zuen, baina gaixotu eta ezin izan zuen lehiaketan parte hartu.