Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Poesia, irudia, musika eta dantza nahasketaz gozatu zuten ostiralean, Manuel Lekuona kultur etxeko aretora hurbildu ziren herritarrek. Hnuy Illa antzezlanean, puzzle batean bezalaxe, pieza guztiak daude batuta eta nahastuta, dantza eta irudiak, musika eta poesia, tradizioa eta garaikidetasuna... Eta, hau guztia, malenkoniaz betea, Joseba Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo poema sortan bezala.