Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo goizean, Michelingo kirol gunera hurbildu zirenek, hainbat kirol ikusteko aukera izan zuten. Futbola, Lasarte-Oria-Astigarra herriarteko pilota norgehiagoka eta atletismo pistan, infantil mailako proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketa, X. Eneko Castro Omenezkoa. Eskola ezberdinetako 55 bat neska-mutil bildu ziren eta Lasarte-Oriak bazuen bere ordezkaritza, Landaberriko Ane Galardi, Maria Eugi eta Patricia Prieto. Pisu jaurtiketa, luzera jauzia, 80 metro eta 80 metro hesiekin probetan parte hartu zuten eta lehia handia izan zen.