Martxoaren 25ean, finalaurrekoak jokatu ziren. Lehenengo partidan, sei alditan txapela eskuratu duen bikoteak Oskar Lazkano eta Iñigo Arluziagak Iñaki Lizaso eta Joserra Alzibarren aurka jokatu zuen. Hasieratik erritmo handia jarri zuen Lazkano-Arluziaga bikoteak eta partida borrokatua izan zen, nahiz eta azken emaitza 30-10 izan.
Bigarrengo finalerdian, Iñigo Huegunek eta Haritz Urdanpiletak iazko finala jokatu zuen bikotea, Bernaitz Odriozola eta Santi Martin, 30 eta 26 garaitu zuten. Partida parekatua eta luzea izan zen hau, bikoteek partida kontrolatu zuten une oro eta azken tantoak arte ez zuten errenta hartu.
Lehia handiko finala
Era honetara, bihar final handia jokatuko da, 17:30ak aldera, Michelingo pilotalekuan. Finala hasi baino lehen, urte askotan antolatzaile lanetan ibili zen Xabier Bardajiren omenez minutuko isilunea egingo da.
Lazkano eta Arluziagak bere zazpigarren txapelaren bila aterako dira eta Huegun eta Urdanpileta bikotea izango dute aurrez aurre. Lehia handiko partida izango da, izan ere, bikote txapeldungaiak iazko irabazleak garaitu zituzten sailkapen fasean.
Aurretik, 16:30ean, hirugarren postua eskuratzeko lehia egongo da Lizaso-Alzibar eta Odriozola-Martin bikoteen artean.