Gorotz guneak ezabatzen
Alkatetzak gorotzak pilatzen diren lekuak aztertuko ditu, eta hori ekiditeko neurriak ere hartuko dituela azaldu zuen Zaballosek. Zapategi kalea honen adibidea dela aipatu zuen "jendea eserlekuetan jartzen zen eta txakurrak libreki bere gorotzak non-nahi uzten zituzten, hori ekiditeko, eserlekuak kendu ditugu". Hartutako lehen neurri honekin batera, gorotz gune gehiago aurkituz gero, ekiditeko neurriak hartuko dituztela azaldu zuen.
Udaltzainen ardura
Lasarte-Oriako udaltzainak izango dira arau-urratze hau gerta ez dadin ardura hartuko dutenak "eurek izango dira arau-urratzearen txostena egiteaz arduratuko direnak" azaldu du Zaballosek "eta alkatetza arduratuko da herritarra zigortzeaz ".
Eskubideen urraketa
Zibismoaren kontua ondo errotu egin nahi da herrian guztion elkarbizitza ahalik eta erosoena izan dadin. Lasarteoriatarrak paseatzeko eskubidea dugu "espaloira begiratzen joan beharrik gabe" azaltzen du Zaballosek "baten eskubideak beste batenak hasten direnean bukatzen dira" gaineratuz.
Lasarte-Oria aurrekari
Zabor-ontzi arruntetan bota beharko dira txakurren gorotzak eta Lasarte-Oria ondo prestatua dago zabor-ontzien kopuruari dagokionez: 24 biztanleko, zabor-ontzi bat dago "gainera gorotzak eta zabor-ontziko zaborra leku berdinera doaz" azaldu du Zaballosek. Alkateak gainera argi azaldu du ez dela errukirik izango, "arau-urraketa egiten duenak isuna ordainduko du".