LOKEko gimnastak eskolarteko finalean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko maiatzaren 6a

Gipuzkoako eskolarteko txapelketako sailkapen faseak igaro ostean, LOKEko Garazi Gomez, Miren Aizpiri eta Aizpea Arroyo finalean lehiatuko dira bihar, Tolosako Usabal kiroldegian.
Egun osoan zehar, maila ezberdinetako gimnastak eta taldeak parte hartuko dute eskolarteko txapeldun nor den erabakitzeko.

LOKEko neskak

Pozik agertu dira LOKEko entrenatzaileak, ”pozik gaude finalean hiru gimnasta sartu ditugulako, baina zaila izango da saririk lortzea. Izan ere, maila bakoitzeko 10 onenek parte hartuko dute finalean eta gure gimnastak maila horietan lehenengo urtea dute”.
Honela, Aizpea Arroyo, LOKEko kadetea, goizez lehiatuko da eta bi lan eskainiko ditu, bata borrarekin eta bestea uztaiarekin.
Garazi eta Mirenen txanda, berriz, arratsaldean izango da. Jubenilek ere, bi ikuskizun egingo dituzte eta borrak eta xingolarekin egin behar dute lan.