Sutargi abesbatzaren kontzertua entzuteko aukera izango dute, bihar larunbata arratsaldeko 19:00etan, Biyak Bat erretiratuen egoitzara hurbiltzen direnek.
Lezoko abesbatza 1995. urtean sortu zuten musika korala abestu nahi zuten herritar batzuek. Haien helburua kantatzeaz gozatzea eta udalerrian antolatutako jardueretan parte hartzea da.
Kutxak lagundutako ekimen honetan, Sutargi abesbatzak ordu beteko saioa eskainiko du. Euskal musikagileen abestiak eta doinu herrikoiak, besteak beste, beteko dute Biyak Bat erretiratuen egoitza.