CNT sindikatuak bere 100. urteurrena ospatzen du aurten. Gipuzkoako delegaritzak urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu zuen asteazkenean Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Lehenik, Xabier Erauzkinek anarkosindikalismoaren eta CNT sindikatuaren historia laburtu zuen, lehnengo mugimentuak, sindikatuaren sorrera, ilegalizazioak eta egungo egoerari buruz ere hitz egin zuen.
Ostean, Vivir la utopia dokumentala ikusi zen. Honetan, Guda zibil garaian, anarkistek aurrera eraman zituzten esperientzia aztertzen dia, bizirik dirauten herritar ezberdinei, anarkistak gehienak, egindako elkarrizketen bidez.