Gidabaimena doan ateratzeko aukera dago Buruntzaldean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko maiatzaren 7a

Urtarrilean Buruntzaldeko Udalek Semaforo berdea: orain gidabaimena euskaraz egitasmoa jarri zuten martxan eremuko autoeskoletan.
Idurre Lukas Hernaniko Euskara Saileko lehendakariak, Ricardo Ortega Lasarte-Oriako Euskara Saileko lehendakariak eta Marifer Gorostiza Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuko teknikariak eman zuten aditzera kanpainaren nondik norakoa .
Herritar guztiei zuzendua badago ere, kanpaina 2010ean 18 urte beteko dituzten gazteei dago bereziki zuzendua. “Horregatik, gazteei eskutitza eta kanpainaren eskuorria bidali zaie etxera” azaldu zuen Mariferrek.
Honetaz gain, dagoeneko azterketa egin duten Izarne Zapiain astigartarraren eta Jon Altuna lasarteoriatarraren esperientzia entzun ahal izan zen.

Zozketa

Era berean, urte amaieran, egitasmoan partehartzen duten autoeskola bakoitzean eta gidabaimena euskaraz ateratzen dutenen artean zozketa egingo dela azaldu zuten. Saria azterketa teorikoa doan izatea, 400 eurotako mugarekin.