Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñigo Peña, Juanan Aizpurua eta Josu Ayarzaguenak disko berria proposatzen digute, Solasaldia. Musikalki koloretsua eta oso era interesgarrian aurkeztua erabilitako instrumentuei esker. Iñigo lasarteoriatarra da eta konposizio lanetaz arduratzen da: bere barneko sentimenduak musikaren bidez erakusten eta transmititzen dizkigu.
Urte asko daramatza Iñigok musika munduan, 12 urte jada Unhe proiektua martxan jarri zenetik, eta Unhe-Trioarekin hiru. Gu berarekin bildu gara bere azken lanari buruz aritzeko.