Udalak Gizarte Zerbitzuak indartuko ditu hiru langile eta administratzaile batekin

Txintxarri Aldizkaria 2010ko mai. 8a, 02:00

Krisi garaia gizarte osoan nabari da eta gehien pairatzen dutenak herritarrak dira. Lasarte-Oriako Gizarte zerbitzuak lanez gainezka daude, ordua eskatuz gero, hau lau hilabetetara eman eta zerrendan jartzen zaituzte.
Arazo honi irtenbidea eman nahian, Jesus Zaballos alkateak jakin arazi du, urte betez pertsonal gehiago jarriko duela, hiru gizarte langile eta administratzaile bat.
Izan ere, alkateak azaldu duenez, “egungo egoera gogorra da eta, nik beti esan bezala, gure lehentasuna herritarrei erantzuna ematea da.”

Laguntza eta murrizketak

Alkateak jakitera eman duenez, langile berri hauek 177.000 eurotako gastua suposatzen diote Udalari.
Gastu honi aurre egiteko, batetik, Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu diote eta 52.000 euro eman dizkio Lasarte-Oriako Udalari.
Eta, hau nahikoa ez denez, murrizketa neurriak hartu dituzte bestetik.
Alkateak azaldu duenez, zerbitzu baten aurrekontua murriztuko da, “baina honek ez du herritarrengan eraginik izango, ez dira konturatuko,” adierazi zuen.
Murrizketekin jarraituz, alkateak bere soldata %20a murriztu du, 17.000euro; alkate ordeak %15, 9.500euro; gobernuko 4 zinegotzi liberatuen soldatak, soldata baxuena zuenarekin berdindu dia; Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak ez du erabateko arduraldia izango, 9.300 euro; kooperazio eta ingurumen aholkulari teknikoen eta prentsako arduradunaren soldatek ere murriztuak izan dira, %10a, baita alkatetzako idazkariarena soldata ere, %5.
Era berean, Gobernuko kideen telefonoetan 6.000 eurotako aurrezkia egongo dela aurreratu du Jesus Zaballos alkateak.
Hau guztiak, 128.000 eurotako aurrezkia suposatzen dio Udalari eta laguntzarekin batera, langile hauen urtebeteko soldatarentzat erabiliko da.

Langileak eta postu gehiago

Alkateak adierazi duenez, “egun gizarte langile eskaera handia dago. Bila gabiltza, udaleko poltsaan eta beste udaletakoetan begiratzen ari gara, baita Inemen ere.”
Astelehenean gizarte langileetako bat lanean hasiko dela aipatu du eta besteak, hilabete honetan zehar.
“Zerrendaren arabera hasiko dira jendearekin lanean. Zenbateanmurriztuko dute zerrenda, ezin ditugu epeak eman” adierazi du.
Honetaz gain, etorkizunera begira, Lasarte-Oriako Udalak gizarte langile postu finkoak hirutik bostera handitu nahi dituela jakitera eman zuen.
“Hala ere, lehenik Gizarte Zerbitzuetako Batzorde eta Udalbatzarrean onartu beharko da proposamena eta gero lehiaketara aterako dira postuak,” azpimarratu zuen.

Europako eguna

Era berean, maiatzaren 9an Europako eguna dela eta. Jesus Zaballos Alkateak 2009ko abenduaren 29an Udalbatzarrean onartutako mozioa irakurri zuen.
Honetan, Espainiako lehendakaritzan Gobernu lokalek duten garrantzia- azpimarratzen da.
Ekimen honekin, Espainiaren Europar Batasuneko lehendakaritzarekin bat egiten duela adierzi du alkateak.
Honetaz gain, Kanpo Ministeritzako Europar Batasuneko Estatu Idazkaritzak eskutitza bidez, Europako eguna ospatzeagatik Udalari eskerrak eman dizkiola, jakin arazi zuen.
Halaber, herriko ikastetxeek ere Europar Batasunarekin zer ikusi diten hainbat ekintza egin dituztela gogoratu du, Institutuan, esate baterako, Bruselasen lanean dagoen herritar baten hitzaldia izan zen.