Lasartearrak elkarteak Ostadarri babesa emango dio

Txintxarri Aldizkaria 2010eko maiatzaren 9a

Lasartearra Elkarteko bazkideek azken asanbladan Ostadar Kirol Fundazioari ekonomikoki laguntzea erabaki zuten. Beraz, hurrengo denboraldian, Ostadarreko kadete mailako taldeak Lasartearra Elkartearen izena eramango du kamisetetan.
Lehen aldia da Lasartearra Elkarteak Ostadar K.F.ri babesa ematen diola.
"Bazkideen erabakiak harritu gintuen, izan ere, beti bezala Texas-Lasartearra taldea babesteaz gain, gureari ere laguntza ematea erabaki dute. Eskertzekoa da Lasartearrak gurekiko izan duen konfidantza,” adierazi dute Ostadarreko arduradunek.
Era berean, “modu batera edo bestera, herriko hainbat enpresa eta merkatarik ari zaizkigu laguntzen. Hauei ere eskerrak eman behar dizkiegu gure egitasmoan sinisteagatik eta urtetik urtera gurekin jarraitzeagatik. Ea denon artean lortzen dugun herriko kirolariak herrian bertan gera daitezen," azpimarratu dute.
Bi entitateek kamisetaren aurkezpena egin dute aste honetan Lasartearra elkartean.