Urtero moduan, Santa Krutz egunaren ondorengo lehenengo igandean erromeria antolatzen du Ttakun Kultur Elkarteak Azkorteko ermitan.
Atzo ospatutako edizioan eguraldiak ateri eutsi bazion ere, haizea oso zakar ibili zen eta eguerdi aldera arte ez zen baretu. Hala ere jende ugari bildu zen, eguraldiari aurre eginez, ermita inguruan. Asko izan ziren autobusez igo zirenak, baina beste asko ere oinez animatu ziren tarteka erortzen ziren euri tantei aurre eginez.
Erromeria goizeko 11:00etan hasi zen mezarekin. Bertan, lasarteoriatar ugarik hartu zuten parte, izan ere Alboka abesbatzako kideek zenbait abesti eskaini zikieten bertara hurbildutakoei, eta Amalur trikitixa eta pandero eskolako haurrek ere pieza politak jo zituzten.
Behin meza bukatuta, Amalurreko kideek kanpoak jarritu zuten jotzen eta giroa alaitzen. Bertaratutakoek bitartean, sabela berotu zuten txorizo, haragi, odolki edo saldarekin.
Hurrengoen txanda bertsolariena izan zen. Patxi Etxeberria eta Zigor Iriondo ederki aritu ziren haizeak hoztutako giroa.
Jarraian herri kirolen txanda izan zen. Urtzi eta Iraitz Telleria harria jasotzen aritu ziren eta aizkoran berriz Aratz Mugertza mutrikuarra eta Jabier Elorriaga urretxuarra. Merezitako txalo zaparradak jaso zituzten kirolariek, batez ere zaharrenek (Urtzi eta Elorriaga) proba mistoan irabazi eta gero.