LOKEko judokak ETB-ko [i]Sut&Blai[/i] saioan

Txintxarri 2010eko maiatzaren 10a

Asteartean ETB3 katean eta asteazkenetik ostiralera ETB1-ean, 20:30ak aldera, LOKEko judokei buruzko erreportajea ikusteko aukera egongo da Nerea Aliasek aurkezten duen Sut&Blai saioan. Gorka Aristegi entrenatzaileak azaldu digunez, “entrenamendua grabatu eta judoka batzuei elkarrizketa egin zitzaien”. Izan ere, saio honetan, Euskal Herriko neska-mutilen istorioak eta proiektuak dira protagonistak.