Lasarte-Oria auzo elkarteak XXIV. Marrazki eta Pintura erakusketa zabalik du Manuel Lekuona kultur etxean maiatzaren 14ra bitartean. Oskar Tena, aurten izan duten irakaslearekin egindako lanak erakutsiko dituzte Maria Antonia Ibargoyen, Clara Ortega, Shandra Lourido, Manuel Ramón González, Jose Daniel Pando, Ainhoa Marin, Maialen Carretero, Ainhoa Perez, Maider Perez, Enara Izagirre, Paula Martinez, Paula Cebria, Sara Segurado, Alaine Mayordomo, Ainhitze Prieto eta Luis Mari Prietok. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara dago zabalik erakusketa.