Ahozkotasunaren jaialdian. Arratsaldeko 17:15etatik aurrera 200 neska mutil baino gehiago igoko dira kultur etxeko oholtzara bertsoak kantatzera.
Lehenengo, aurten bertsolaritza lantzen hasi direnak eta jaialdiaren bigarren zatian horretan jada bi urte daramatenak abestuko dute.
Jada sei urte pasa dira Lasarte-Orian “Ahozkotasuna eta Bertsolaritza” egitasmoa martxan jarri zutenetik eta Unai Muñoa arduradunaren ustez finkatua da jada.
Gero eta oinarri sendoagoa dago, Landaberrin 5. eta 6, mailako zortzi talde ari dira Unai Muñoarekin bertsolaritza ikasten, eta Sasoetan 4. eta 5. mailako lau talde.
Bertso kantari
Talde bakoitzak bere saioa prestatu dute osteguneko jaialdirako, Unai Muñoaren laguntzaz. Irakaslearen iritziz, hezkuntza arautuan egiten den trasmisio lana garrantzitsua da: neska-mutilei bertsolaritzaren iragana erakusten zaie eta ezagutza horretatik ziurtatuko da etorkizuneko bertsolaritza.
Honekin batera, bertsolaritzaren baloreak, jarduera honen alde interesgarriak, jasotzen dituzte ikasleek, besteak beste irudimena edo diskurtsoaren garapena.