Oinatzako kideek azaldu digutenez, Bardeak hiru eremutan banatzen dira, lautada, Bardea txuria eta Bardea Beltza. Irteera honetan, Erriberako hainbat herrixka ezagutu eta Bardea txuriko eremuan murgilduko direla, zehaztu dute.
Herriak
Kaparrosoko herrian hasiko dute bidaia, bertan El Cristo izeneko gotorlekua ezagutu ahalko dute eta saindu baten kondaiara bitxia ere.
Jarraian, Erradako herri hutsera egingo dute. Erdi Aroan sortutako herrixka honetako aztarnak daude bertan. XV. mendean herria hustu zen eta XIX. mendean Nafarroa eta Aragoiko muga izan zen urte askotan.
Handik, Olibako monastegira hurbilduko dira. Egun zistertarrek zuzentzen duten ezagutzera.
Ondoren, Zarrakazteluko erromatar aroko eta Erdi Aroko aztarnak ikusteko auker aegongo da. Zarrakasteluk X. mendetik gotorlekua izan du, izan ere, mugako eta ibaiko bidesariak bertan ordaintzen ziren.
Bardea Txuriak
Herri hauek bisitatu ostean, Bardeetan sartuko dira Oinatzeko kideak. Pista bat hartu eta pasabidean Artzainaren monumentua ezagutu ahalko dute. Izan ere, bertan geratu behar ziren Erronkariko artzainak egiterakoan Bardeetara sartzen uzteko.
Poligono militarraren inguruan dagoen pistatik, Peñaflor gaztelura egingo dute. Oinez ibilbidea izango da, laua eta eremuan zutik mantentzen den gaztelu bakarra bisistatuko dute.
Sancho El Fuerte-k XIII. mendean eraikia izan zen, ehizatzeko erabiltzen zuten erregeek eta bertan Blanca de Navarra-ren kondaira gertatu zela diote.
Dirudienez, aitak bertan giltzatu zuen Blanca ezkondu nahi ez zuelako. Gauetan, artzain batek gazta eta esnea eramaten zion eta horrela, biziraun zuen. Askatu zutenean, Blancak eremuko lurrak eman zizkion artzainari.
Eguna bukatzeko, Yugoko ermitara egingo dute. Bertan aterpetxea dago eta aukera bada bertan egingo dute lo.
Ermita amabirjina agertu zen lekuan kokatzen da. Istorioak dionez, XI. mendean, Argetaseko herrenari birjina agertu zitzaion bertan. Herrira jaitsi eta inork ez zuen sinetsi. Berriro, birjinaren bila joan eta honek guztiz sendatu zuen.
Aurretik, Argetas eta eremuko kobazuloen historia ezagutuko dute.
Bigarren egunean, bidelapurren eremuetan sartuko dira.
Zapatako putzua ezagutuko dute. Eta, ostean, Santxikorrota, bertako Robin Hood-en historia ezagutuko dute, baita Juan El Malo erregearena ere. Eta Santxikorrotaren gotorlekua ikusiko dute.
Santxikorrota edo Sancho Rota eremuko herritarra zen eta zaldun bat hilostean, hartu zuen fama. Juan el Malo erregea bidelapurren aurka egin zuen eta Santxikorrotak bere gotorlekuan bere buruaz beste egin zuen erregeak harrapatu biano lehen.
Horretaz gain, Rallon eta Pizkerrako laberintoan sartuko dira, oinezko ibilbidea egiteko.
Izena ematea
Txango honetan parte hartu nahi duenak edo informazioa gehiago nahi duenak, Ttakun kultur elkartera hurbildu edo eta 943 371 484 zenbakira deitu. Izena ematea, maiatzaren 17a arte, egongo da irekia.