Harridura nagusi atzo eguerdi aldera Allerru gasolindegitik pasa ziren askoren aurpegitan. Ez-ohiko irudia. Kotxe klasiko ugari egungo kotxe modernoak hornitzen ditugun lekuan.
Ford A kategoriako 30 kotxek, eta 1928 eta 1931 bitartean sortutakoak, Lasarte-Oriako gasolindegia hartu zuten. Harridurazko aurpegiaz aparte, baziren kuriositatez hurbildutako askok. Antolatuta eta prestatutako ekitaldia genuen. 30 kotxe klasiko hauek, igandean Donostiatik habiatutako Protagonistas-Punto Radio rallyko XIX. edizioko partaideak genituen..
Aste betez hainbat herrialdeetatik egingo dute paso, ostiralean, euren helmugara, Ponferradara iritsi bitartean.