Soinua eta hotsa

Txintxarri 2010eko maiatzaren 12a

Bongoak, marinba, afrikar danborra, kriskitinak, kutxa...hainbat perkusio instrumentu entzun ahal izan ziren trikitixarekin batera atzo arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxean entzun zen kontzertu pedagogikoan. Kutxak babestutako emanaldian, Donato Goyeneche perkusionistak eta Xabier Arakama trikitilariak, besteak beste, musika klasikoa, fandango eta arin-arina edo haiek sortutako lanak jo zituzten nahasketa interegarriak sortuaz. Ikusleak ere animatu zituzten oholtzara igo eta panderoa jotzera.