Donostiatik Ponferradara

Txintxarri 2010eko maiatzaren 14a

Astelehenean, 1930. hamarkadara atzera egin zuen Aierru gasolindegiak. Izan ere, garaiko Ford A ereduko 30 kotxek bertan egin zuten geldialdia.
Protagonistas-Punto Radio rallyko XIX.edizioko partaideak izan genituen eguerdi aldera herriko gasolindegian.
1928 eta 1931 urte arteko kotxe hauek igandean Donostiatik atera ziren, eta gaur ostirala, Ponferradan dute helmuga. Bitartean, Lasarte-Orian bezala herri ezberdinetan hartuko dute atseden. Maitasunez zaintzen dituzten auto horiak hurbiltzen direnei erakustea dute helburu.