Geltoki kalea itxiko dute ibilgailuentzat

Txintxarri 2010eko maiatzaren 14a

Aste honetatik aurrera Geltoki kalea, 1 eta 11. zenbakien artean, Okendo plaza ingurua, trafikoarentzat ixteko asmoa agertu du Lasarte-Oriako Udalak. Udaletxearen berrikuntza eta handitze proiektuaren barruan egiten ari diren Okendo plazako urbanizazio eta berritze lanek eragin dute itxiera.
Baina atzo ez zen erabat itxi, lanen makinaria ateratzerako orduan ixten zen soilik. Aparkatutako ibilgailuak kentzean itxiko dutela adierazi dute Udal ordezkariek.
Beraz, aste batzuetan auto eta ibilgailuek ez dute Okendo plaza ondotik pasatzerik izango. Dena den, Udalak ez du irekiera datarik jakinarazi, momentuz ez dago noiz arte itxita egongo den zehaztuta eta erabakita.
Lasarte-Oriako Alkatetzak jakinarazi du barkamena eskatu nahi duela trafiko mozketa honen ondorioz sor daitezkeen eragozpenengatik.