Manipulatzaile ikastaroa atzeratua

Txintxarri 2010eko maiatzaren 14a

Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, maiatzaren 12an eta 13an eskaini behar zuen ikastaroa atzeratu da.
Data berriak ekainaren 9 eta 10ean dira eta lekua eta ordua mantentzen dira. Beraz, Osasun Zentro berriko hirugarren solairuko erabilera anitzeko aretoan emango da, eta ordutegia 16:00etatik 19:00etara izango da.
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, 943 533 303 telefonora deitu behar dute interesatuek.