Zerbitzu Sozialetako, Enpleguko eta Kooperazioko departamentuak ekintza ugari antolatu ditu hamabost egun horietan inor ez aspertzeko astirik izan ez dadin. 10-14 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie Burgos ezagutzeko eta ongi pasatzeko aisialdi aukera.
Udalekuetan izena emateko baldintzak Lasarte-Orian erroldatuta egotea, haurra bere kabuz baliatu ahal izatea eta 1996 eta 2000 urte bitartean jaiotakoak izatea.
Jarduera ugari
Fuentes Blancas aterpea hartuko ditu lasarteoriatarrak hamabostaldian zehar. Burgos erdialdetik 3 kmr-a eta Cartuja de Mirafloren herritik hurbil, natura puri-puriko parajea. Bi taldetan banatuak egongo dira gaztetxoak, 10-12 urte eta 12-14ena. Gymkhana, mendiko ibilaldiak, kirol jarduerak, ur jolasak, musika, tailerrak... denetarik aspertzeko astirik eduki ez dezaten. Goizez zein arratsaldez, helburua ongi pasatzea.
Egun osoko jarduerak ere egongo dira; multiabenturazko raida Arlanzon Parkean, Burgoseko katedralaren bisita eta hiri-ralya eta Hegaztien Interpretazio Zentroa eta Burgosko gazteluaren hondakinak bisitatzea.
Epea eta izen-ematea
Maiatzaren 17tik 31 bitartean eman beharko da izena udalekuetan parte hartzeko. Horretarako, udaletxeko Erregistro Nagusira jo beharko da goizeko 9:00etatik 13:30etara. Hamabostaldi osoaz disfrutatzeko, haur bakoitzak 244,10 euro ordaindu beharko ditu.
Udalekuei buruz informazio zehatzago jaso nahi duenak Zerbitzu Sozialetako departamentutik pasa beharko du 9:00etatik 13.00 bitartean, edo www.lasarte-oria.org web orrialdean begiratu.