Azaroan hasi zen lehiaketa eta herriko ikastetxeetako 7 talde aritu dira txapelketan, infantiletan bi talde eta alebinetan bost.
Eta horietatik, alebin mailan, Landaberriko mutilen eta nesken talde bana sailkatu dira azken faserako, baita Sasoetako alebinen mutilen taldea ere.
Infantil mailan, aldiz, Landaberriko nesken taldea, Paula Uli eta Maialen Ormazabalek osatutakoak, urrezko domina eskuratuko du.
Finalera iritsiz gero, ekainaren 5ean, jokatuko dituzte Donostiako Tenis Elkarte Errealean.
Banakako txapelketa
Era berean, apiriletik Michelingo Kirol gunean Donostialdeko Eskola Kiroleko bakarkako txapelketa jokatzen ari da eta, besteak beste, 20 bat lasarteoriatar lehiatu dira.
Honetan, infantil mailan, Paula Uli final aurrekoetan dago; alebin mutiletan, Landaberriko Ander Iñurritak, Iker Hernandezek eta Eneko Martinek aurrera egin dute lehiaketan, baita Sasoetako Iker Fernandinok eta Albaro Barquerok ere; alebin nesketan, Saioa Mendiluzeek egin du aurrera eta, azkenik, kadete nesketan, Andrea Gonzalezek bigarren postua eskuratu du dagoeneko.
Txapelketa honetako finalak maiatzaren 22an jokatuko dira Michelinen. Beraz, zorte on guztiei.