Ostadarreko Erregionaleko mutilek igoerako postua jokoan

Txintxarri 2010eko maiatzaren 14a

Futbol denboraldia amaitzear dago eta herriko taldeek igoera eta kopa faseko azken partidak jokatuko dituzte aste hauetan.
Horietako bat da, Ostadarreko Erregional Gorenen taldea. Josean Beldarrainen mutilek partida irabazi behar dute bere multzoko bigarren izateko.
Era honetara, beste multzoko bigarrenarekin joan eta itzuliko kanporaketa jokatuko lituzke taldeak, Erregionalen Ohorezko Mailan sor daitezkeen lekuak bete ahal izateko.
Horregatik, Ostadarreko arduradunek herritarrei larunbatean 15:30ean Michelinera hurbildu eta taldea animatzera gonbidatzen dituzte.

Texas-Lasartearra eta kopa

Era berean, Texas-Lasartearrako Erregionaleko taldeak kopako lehenengo faseko azken partida jokatuko du, Ostadarren partidaren ostean.
Nahiz eta azken faserako sailkatuak egon, bigarrenaren aurka dauka partida.
Arrasalde interesgarria, beraz, Michelinen larunbatean ikusiko dena.