Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskalduna eta euskaltzalea, gure hizkuntzaren normalizazioaren prozesuarekin konpromiso estua harturik jaio zen Hamaika Telebista sortzeko egitasmoa. 2008ko azaroan izan genuen lehen aldiz euskal komunikabide honen berri, eta 2010an, azkenean, Lasarte-Orian ikusterik izango dugu. Bilbon hasi ziren lehenengo emisioak, eta uda baino lehen Donostialdeko Hamaika Telebista izango dugu gure artean. Apirilaren 20an aurkeztu zuten, eta momentuz Hamaika Telebistan Bilboko albisteak ematen badira ere, laster hasiko dira Gipuzkoari buruzkoak ere ematen.
Maiatzaren erdialdetik aurrera Hamaika Telebista ikusteko aukera dago Lasarte-Orian. Askok izango zenuten jada komunikabide honen berri, baina gutxik ikusia. Orain duzue aukera. Euskaltel bidez 911. katean eta LTD bidez 23 katean sintonizatzeko aukera dago.