Atsobakarreko langile batek bidegabeko kanporaketa salatu du

Txintxarri 2010eko maiatzaren 17a

Bidegabeko kanporaketa salatu nahi du N.P.A Atsobakarreko langile ohiak. Martxoaren 23an bere lanaldia amaituta "nire nagusiak bulegora deitu eta kaleratze eskutitza aurkeztu zidan, ahozko abertimenduak nituelako" azaldu digu. N.P.Ak argudio hauek erabat gezurtatu nahi ditu, "nik uste orain dela gutxi egin ditugun manifestazioak eraginda norbait kaleratu behar zutela egoera baretzeko."
Langile honek ez du berronarpena eskatzen "badakit hori ez dela gertatuko, nik Atsobakarren lanean pasa ditudan lau urteen ordainak nahi ditut" adierazi digu.
N.P.A duela 4 urte hasi zen Atsobakarrean Gabinete enpresaren esku zegoenean. Duela urte bat, Clece enpresa sartu eta finkoa egin zuten "subrogatua dago, beraz, lanean egon naizen 4 urteak zor dizkidate, ez beraiekin egon naizen urtearen ordaina" azaltzen digu.
Clece enpresatik ez dute adierazpenik egin nahi izan eta honen aurrean N.P.Ak "amaiera arte iritsiko naiz" azaldu digu.