Andre Joakina-enea haur-eskolako 2010-2011 aurrematrikula gaur irekiko da

Txintxarri 2010eko maiatzaren 17a

Andre Joakina udal haur-eskolak 0-3 urte arteko haurrak hartzen ditu. Udalak jakin arazi nahi die gurasoei, 2010-2011 ikasturteko aurrematrikula egiteko garaia iritsi dela.
Gaur irekitzen da epea eta hilaren 28a arte, ostirala, irekia egongo da. Interesatuek, Manuel Lekuona kultur etxean bigarren solairuan, 9:00etatik 13:00etara, eskatu dezakete informazioa eta aurrematrikula egiteko orria.
Aurrematrikula egiteko unean, 40 eurotako errezibo bat libratuko zaie eskatzen den kontu korrontetik. Eta zenbateko hori matrikula ordaintzean kenduko zaie.