Zor ekologikoari buruzko Ekozinemaldia hastear da

Txintxarri 2010eko maiatzaren 17a

Ekologistak Martxan taldeak Ekozinemaldiaren IV edizioari hasiera emango dio Gipuzkoan, nazioarteko sekzioa osatzen duten dokumental filmekin. Laburmetraiak zein luzemetraiak izango dira, non estatu industrialen zor ekologikoa ikuspuntu ezberdinetatik hausnartuko den.

Ekologiaren inguruko gaiak

Ekologistak Martxak antolatzen duen Ekozinemaldia, orain arte Donostian ospatutako zine zikloa genuen, baina aurten Gipuzkoako herri batzuetara egingo du salto. Hauetako bat Lasarte-Oria da. Laborantza-ekologikoa, transgenikoak, lurraren jabetza, elikagai-subiranotasuna, laborantza-industrialaren aurrean nekazarien erresistentzia, adibidez izango dira ikusiko ditugun filma hauek landuko dituzten gaiak.
Filmak azaldutako gaiak zuzenki lantzen dituzte; ukitutako pertsonen testigantzekin.

Zineaz disfrutatu nahi?

Gaur bertan eta maiatzaren 24 eta 31ean izango dira zor ekologikoari buruzko munduko filma hauen emanaldia. Kultur etxean, dohainik eta arratsaldeko 19:00tan hasita.
Gaur Coconut Revolution (2000 Papua New Guinea) eta Impactos de la Forestacion en Uruguay filmak egongo dira ikusgai kultur etxean.
Maiatzaren 24an, Tierra bajo corriente eta Climate of hope (climade la esperanza) izango dira ikusi ahal izango ditugun pelikulak.
Eta azkenik, maiatzaren 31an Con el agua al cuello, R.I.P, sol, contrajunta 2007 eta Quiero ser tortilla filmak izango ditugu Lasarte-Oriako kultur etxean.
Informazio gehiago nahi duenak www.ekologistakmartxan.com web orrialdean begiratzeko aukera du.
Lasarte-Oriaz aparte, Usurbil, Oreretan eta Irunen emanaldiak izango dira. Bertan aurkeztuko diren filmak eta orduak ere, web orrialdean begiratu ditzakezue.