Ibaia taldeak Euskal Musika ekarri zuen Kultur Etxera

Txintxarri 2010eko maiatzaren 17a

Gure Herriko Musika izenburua zuen kontzertuan Ibaia taldeak euskal musika herrikoia ekarri zuen ostiral arratsaldean Kultur Etxera. Ikusleen aldetik ez zuten arrakastarik izan, jende oso gutxi hurbildu zen emanaldia ikustera, baina euskal abesti tradizionalen errepaso dotorea eman zuten Laura Latienda, Iñigo Dieguez, Ritxi Salaberria eta Igor Telletxea, esperientzia handiko musikariek. Eurek sortutako ale batzuk ere eskaini zituzten.