Aurten, gainera, lehenengoz, Kirol Udalekuak antolatu dituzte LH3 eta LH6 mailako gaztetzoentzat.
Haurrentzako jarduerak
Uda izanik, uretan egiteko ikastaroak antolatu dituzte bereziki haurrentzat.
Honela, haurtxoekin igeriketa ikastaroak egongo dira. Iaz lehenengo aldiz egin zen jarduera eta izan zuen arrakasta ikusirik aurten ere ikastaroa antolatu du kirol zebiztuak.
Bi taldeetan banatuko dira haurrak, bata, hilabete gutxiko umeentzat, 6 hilabetetik urte betera eta beste taldea, urte betetik 2 urtera artekoa izango da. Jarduera astean bi egunetan egingo dute.
Halaber, 5 urtetatik gorako haurrek ere, uztailean eta abuztuan zehar astelehenetik ostiralera, aukera izango dute igeri egiten ikastekoa.
Hau guztiaz gain, LH3 eta LH6 mailako gaztetxoek kirol ezberdinez gozatzeko aukera izango dute Kirol Udalekuetako hamabost egunetan.
Era berean, San Pedro jaiei aurre harturik, ekainaren 24an, Uretako Festa egingo da igerilekuan.
Festa honetan, herriko haur guztiek parte hartu dezaketa.
Hala ere, kiroldegiko bazkideek doan izango dute sarrera eta bazkide ez direnek, 3,30 euro ordainduko dituzte.
Heldu eta gazteentzako ikastaroak
Heldu eta 12 urte baino gehiago diruzten gazteentzat ere eskaintza zabala aurkeztu du.
Uretatik kanpo egingo diren ikastaroei dagokienez, honako ikastaroak izango dira aukeran: indoor txirrindularitza edo spining, pilates, tonifikazioa eta aerobika.
Igerilekuan, berriz, honako hauek egingo dira: igeriketa ikastaroa, aquaerobika eta aquagyma.
Izena ematea
Uztailean hasi eta irailean bukatuko dira ikastaro guztiak, baina abuztuan etena eginez.
Astean zehar egingo dira ikastaroak eta, helduen kasuan, ordutegia zabala da.
Ikastaro horietan izena emateko epea ekainaren 7an hasiko da, Kirol udalekuetakoa izan ezik. Hori dagoeneko irekia dago.
Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko bi aukera daude, kiroldegiko bulegora hurbildu, goizeko 10:00ak eta 12:30ak artean edo 17:00etatik 19:00etara, arratsaldez; edo 943 376 182 zenbakira deitu.