Ospitaletara autobusa gaurtik aurrera martxan da astegunetan

Txintxarri 2010eko maiatzaren 17a

Gaur astelehena jarriko da martxan Lasarte-Oria, Usurbil eta Zubieta Ospitaleekin lotuko dituen autobus zerbitzua eta beraz lasarteoriatarrek aspalditik eskatzen ari zirena martxan jarriko du Foru Aldundiak. Lurraldebusek Urnieta eta Lasarte-Oria arteko autobusen ordez, Usurbil eta Ospitaleen artekoak jarriko ditu. Astelehenetik ostiralera 13 joan etorri egingo dituzte autobusek, lehenengoa 7:15etan aterako Usurbildik eta azkena 20:15etan Ospitaleetatik.
Arantza Tapia Foru Aldundiko ordezkariak eman zuen ostiralean zerbitzu berriaren berri ospitaleetan. Lasarte-Orian Donostia etorbidean (ohiko tokian) geldituko da 20 plazako autobus txikia eta beste bi geltoki ere izango ditu, ospitaletarako norabidean Tajamar biribilgunean, Usurbil eta Astigarraga arteko autobusa gelditzen den toki berean, eta Zubietarantz doanean, Hipodromo etorbidean Kutxa parean.
Ospitaleetan, Gipuzkoa Poliklinikan, Onkologikoan eta Donostia Ospitalean geratuko da bi norabideetan.
Lasarte-Oriako ordutegia ospitaletara bidean: 7.30; 8.30; 9.30; 10.30; 11.45; 12.45; 13.45; 14.45; 15.45; 16.45; 18.00; 19.00; 20.00 eta 21.00. Usurbildik ordu laurden lehenago aterako da eta Zubietatik bost minutu lehenago pasatuko da.
Ospitaleetako ordutegia hau da: 7.45; 8.45; 9.45; 10.45; 12.00; 13.00; 14.00; 15.00; 16.00; 17.00; 18.15; 19.15 eta 20.15. Lasarte-Oriara, 8.00; 9.00; 10.00; 11.15; 12.15; 13.15; 14.15; 15.15; 16.15; 17.30; 18.30; 19.30 eta 20.30tan iritsiko da.