Dantza emanaldi zirraragarria Kultur Etxean

Txintxarri 2010eko maiatzaren 17a

Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza Asteak hasiera bikaina izan zuen larunbatean herriko dantza taldeen ikuskizunarekin. Kultur Etxea bete egin zen herriko 10 talde eta 120 dantzariren emanaldia ikusteko. Azkenean Antzerki eta Dantza eskolaren abesti berria dantzatu zuten oholtza gainean ziren dantzari guztiek eta ikusleek batera.