Jende gutxi Zor ekologikoari buruzko Ekozinemaldiaren hastapenetan. Kultur etxeko hitzaldi aretoa Coconut Revolution eta Impactos de la Forestación en Uruguay filmeak hartu zituen. Proiekzioak amaitutakoan bertaratutakoekin solasaldi aberatsa izan zuten antolatzaileek.
Astelehenean hasi zen Ekologistak Martxan proposatutako zinemaldia. Ekologiaren inguruko gaiak dituzte aztergai Lasarte-Orian hiru egun ezberdinetan botako diren filmak.
Aurtengoa Ekozinemaldiaren laugarren edizioa dugu, baina lehenengo aldiz dago Lasarte-Orian ikusgai.
Astelehenean, arratsaldeko 19:00etan kultur etxetik pasatzerik izan ez zutenek, eta gai hau gogoko dutenek, astelehenean, maiatzaren 24an izango dute aukera. Oraingoan, Tierra bajo corriente eta Clima de la esperanza izango dira proiektatuko diren filmak. Eta maiatzaren 31n Con el agua al cuello, R.I.P, sol contrajunta 2007 eta Quiero ser tortilla filmak egongo dira ikusgai.