Haur eta gazteen emanaldiak kulturetxean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko maiatzaren 19a

Larunbatean hasi zen VIII. Antzerki eta Dantza Astea. Astelehenetik aurrera berriz, haur eta gazteen emanaldiak ikusteko aukera bikaina dago kulturetxean.
Goizetan ikastetxeentzako egiten dituzten emanaldiak eta arratsaldetan berriz, 19:00etatik aurrera, guraso eta lagunentzat. Jende ugari bildu da bi egun hauetan antzezlanekin gozatzeko asmoz, eta hurrengo egunetan ere seguruenik horrela izango da. Bi aste hauetan zehar antzerkiaz eta dantzaz gozatzeko aukera paregabea izango duzue.•