Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Juan Mari Mañeroren Protagonistas Gipuzkoa eta Tito Irazustaren Deporte y punto irrati saioek egin ziren atzo Lasarte-Oriatik. Ama Brigitarren komentu aurrean jarri zen Punto Radio irratiko kamioia eta bertan egon zen eguerditik arratsaldeko 14:00ak arte. Herritar ugari hurbildu zen Juan Mari Mañeroren saioa ikustera. Honetan, Jone Altunak kultura zinegotziak Antton Merzero zinegilearen omenezko museoari buruz hitz egin zuen eta ostean, herritarrek Jesus Zaballos alkateari galderak egiteko aukera izan zuten.