Kirolen Udal zerbitzuak, datorren ostiraletik aurrera, maiatzak 21etik aurrera, eta kurtso bukaera bitartean, 19:15etik 20:15era kirol instalazioetako bazkideentzat Body Pump izeneko kirol jardueraren saioak eskainiko ditu Udal Kiroldegiko gimnasia aretoan.
Body pump jarduera indarra, giharren erresistentzia eta, orokorrean, gorputzaren prestakuntza fisikoa modu dibertigarrian lantzeko lagungarria den teknika bat da. Ariketak pisuen edo mankuernen laguntzan oinarrituta daude, gaur egungo musika doinuen erritmoarekin.
Kirol instalazioetako bazkidea izanik saio hauetan parte hartzeko interesa dutenek, aldez aurretik, izena eman beharko dute Kiroldegian. Saioak bazkideentzat doan izango dira ostiralero 19:15etatik 20:15etara.