Aurrematrikula garaia gaur bukatzen da

Txintxarri 2010eko maiatzaren 21a

Etxeko txikitik hasi eta helduenera, Lasarte-Oriako Musika Eskolak adin guztietarako eskaintza aurkezten du, txokoak, hastapena, musika hizkuntza, helduen taldea...
Honela, aurrematrikula egiteko epea gaur bukatzen da. Interesatuek, Manuel Lekuona kultur etxean bigarren solairuan, 9:00etatik 13:00etara joan behar dute.
Honetaz gain, Lasarte-Oriako Udalak jakin-arazten du, derrigorrezkoa dela aurrematrikula egitea plaza izateko.