Donostiako kaleak edo portua, Pasaiako portua, Zubietako pilotalekua, paisaia elurtuak edo Lasarte-Oriako hainbat txoko ere ikusi ahal dira asteartean ireki zen Miguel Angel Fernandez margolariaren erakusketan.
Ez da lehenengo aldia herrian erakusketa egiten duena eta beste erakusketen antzera kolorez betetako olio margoz egindako lanak aurkezten ditu.
Margo erakusketa maiatzaren 28ra arte egongo da Manuel Lekuona Kultur etxeko erakusketa aretoan, 18.00etatik 21:00etara.