Zor ekologikoa aztertzen

Txintxarri 2010eko maiatzaren 21a

Jende gutxi samar bildu zen Zor ekologikoari buruzko Ekozinemaldiaren hastapenetan. Kultur etxeko hitzaldi aretoak Coconut Revolution eta Impactos de la Forestación en Uruguay filmeak hartu zituen. Proiekzioak amaitu eta bertaratutakoekin solasaldi aberatsa izan zuten antolatzaileak.
Astelehenean hasi zen Ekologistak Martxan proposatutako zinemaldia. Ekologiaren inguruko gaiak dituzte aztergai Lasarte-Orian hiru egun ezberdinetan botako diren filmeek.
Aurtengoa Ekozinemaldiaren laugarren edizioa dugu, baina lehenengo aldiz dago Lasarte-Orian ikusgai.
Astelehenean, arratsaldeko 19:00etan kultur etxetik pasatzerik izan ez zutenek, eta gai hau gogoko dutenek, astelehenean, maiatzaren 24an izango dute aukera. Oraingoan, Tierra bajo corriente eta Clima de la esperanza izango dira proiektatuko diren filmak. Eta maiatzaren 31an, Con el agua al cuello, R.I.P, Sol contrajunta 2007 eta Quiero ser tortilla filmak egongo dira ikusgai.