Lehengo larunbatean, Michelingo kirol gunean, Gorengo Erregionalen partidaren atsedenaldian, Gipuzkoako federazioko arduradunek taldeari kopa eman zioten.
Kopako lehiaketan indarrarekin hasi ziren Iñaki Aristondo eta Javi Solchagaren taldea. Pixkanaka puntuak lortu eta egun bigarrenarekin bederatzi puntuko errenta dute.
Hurrengo denboraldia
Era berean, Ostadar K. F.a hurrengo denboraldia prestatzen hasi da.
Horregatik, futbolean jolastu nahi duten herriko neska guztiei, 1994. urtea baino lehen jaiotako nesketatik 1997. urtean jaiotakoak arte, deialdia egiten die talde ezberdinetan parte hartzeko.
Astelehenean hasi zen izena emate epea eta maiatzaren 28ra arte egongo da zabalik.
Ostadarreko egoitzan, Geltoki kalea 25 zenbakian, eman dezakete izena interesatuak dauden neskek, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.