Egurrezko irudiak, larrugintza, bitxiak, olibondoko egurrez egindako lanak, Errioxako eta Nafarroako kontserbak, euskal ogia eta goxoak, Gaztelako hestekiak, Kantauriko kontserbak eta Galiziako olagarrotegia ditugu Andatza plazan dauden 22 postuetan.
Gainera, zartaginak, eskularru ekologikoak nola erabili behar diren azalduko dute eta, noski, hauek ere salgai egongo dira.
Jarduera ugari
Gaua, arratsaldeko 19:00etan muskuiluen dastatzea dago azokara bertaratzen diren guztientzat.
Baina hau ez da proposatuko diguten aukera bakarra.
Larunbatean, eguerdiko 13:00etan babarrun goxo batzuk dastatzeko gonbitea luzatzen du antolakuntzak. Gainera hau ere, dohainekoa izango da. Beraz, babarrun jale amorratua baldin bazara, ez galdu aukera.
Dastatutako produktu hauen kalitatea gustukoa izan baduzu, produktu horiek berak, zapore eta artisautza azokan eskuratzeko aukera izango duzu.
Dantza eta giro ederra
Montajes y Servicios JC2000 enpresak, Udalaren laguntzaz, antolatutako azoka berezi hau atzo goizean jarri zen martxan, eta hasiera indartsu batekin gainera.
Arratsaldeko 17:00etan, herriko gaztetxoenak dantzan jarri zituzten. Mota eta erritmo ugariko musika, gaztetxoenen gorputzak astintzeko.
Eta bitartean, eguraldi paregabeaz gozatuz, gurasoek azokako postuetan produktuak lasai ikusteko beta izan zuten.
Ordutegia
Igandera arte, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00ak arte, Andatzan jarritako postuetatik pasa eta eskaintzen dituzten produktuak ezagutu eta erosteko aukera dago. Asteburuko plan ederra azokak eskaintzen duena.