Kolore eta jende ugari atzoko desfilean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko maiatzaren 22a

Jende ugari dantzan eta ikusten. Ikusgarria izan zen atzo, 8. Antzerki eta Dantza Astearen barruan egindako desfilea. Ia 500 lagun bildu ziren aurrez ikasi eta entsaiatutako koreografia ikusten zeuden herritarrei eskaintzeko asmoz. Iazko desfilean baino ia 200 lagun gehiago aritu dira aurten dantzan.
Gogoratu datorren aste osoan zehar ere, 19:00etatik aurrera antzerki emanaldiak izango dituzuela ikusgai kulturetxean. Gozatu dantza eta antzerkiaz!