22 ISU Leihoak irabazi du berriro Areto Futboleko XXVII. Txapelketako finala

Txintxarri Aldizkaria 2010eko maiatzaren 22a

Larunbatean ospatu zen kiroldegian Herriko Areto Futboleko XXVII. txapelketako finala.
Finala ISU Leihoak eta Izkiña tabernaren artean jokatu zen eta iaz bezala ISU izan zen garaile.
Finala oso berdindua izan zen, borrokatua eta tentsio handikoa. Gozatzeko moduko partida izan zen, eta golak ere oso politak. Bina bukatu zen partida eta luzapenera joan behar izan zuten. Luzapenean ez zuten golik sartu eta azkenean penaltietara erabaki zen partida. 6 jaurtiketatik ISUren 5 sarean sartu ziren eta Izkiñak 4 sartzea lortu zuen.
Baina final handiaren aurretik kontsolazioko finala eta ligillako finala ere jokatu ziren.
Kontsolaziokoa Goiz Argi taldeak irabazi zuen. Lau gol sartu zizkion Obelix taldeari, honek berriz bakarra. Lehenengo zatian Goiz Argik agintzen zuen baina hala ere nahiko berdindua zegoen partida. Baina hirugarren gola sartu zuenean, partida sententziatu egin zuen.
Ligillako finalean IOB Hortz Klinikak 5 gol sartu zizkion Viña del Mar taldeari, honek bi egitea lortu zuen. Oso partida, borrokatua eta erritmo bizikoa izan zen. Binako berdinketarekin bukatu zen partida eta luzapenean erabaki zen. IOBk luzapenean lehenengo gola sartu zuenean, Viña del Mar-eko jokalariak, atezain eta guzti gora igo ziren, baina ez zuten irabaztea lortu.