Kirola sustatzeko saioak atzo amaitu ziren

Txintxarri Aldizkaria 2010eko maiatzaren 23a

Kirol Zerbitzuak alebin mailako adinean dauden neska-mutilentzat garatzen ari den kirola sustatzeko kanpaina amaierara iritsi da.
Larunbatean, Michelingo Kirol Gunearen Atletismoko Moduluan saio berezia garatuko zen eta ekimenean parte hartzen dutenek ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zuten atletismoko zenbait proba eginez Ander Peñagarikano eta Veronica Gonzalez begiraleen eskutik.
Amaieran, kirol materiala zozketatu zen saioetara maiz joan diren gaztetxoen artean: Ane Felipek kometa eraman zuen etxera, Unai Chavesek patinak eta Iker Hernandezek sari nagusia, bizikleta bat.