Finala ISU Leihoak eta Izkiña tabernaren artean jokatu zen eta iaz bezala ISU izan zen garaile.
Finala oso berdindua izan zen, borrokatua eta tentsio handikoa. Gozatzeko moduko partida izan zen, eta golak ere oso politak. Bina bukatu zen partida eta luzapenera joan behar izan zuten. Luzapenean ez zuten golik sartu eta azkenean penaltietara erabaki zen partida. 6 jaurtiketatik ISUren 5 sarean sartu ziren eta Izkiñak 4 sartzea lortu zuen.
Baina final handiaren aurretik kontsolazioko finala eta ligillako finala ere jokatu ziren.
Kontsolaziokoa Goiz Argi taldeak irabazi zuen. Lau gol sartu zizkion Obelix taldeari, honek berriz bakarra. Lehenengo zatian Goiz Argik agintzen zuen baina hala ere nahiko berdindua zegoen partida. Baina hirugarren gola sartu zuenean, partida sententziatu egin zuen.
Ligillako finalean IOB Hortz Klinikak 5 gol sartu zizkion Viña del Mar taldeari, honek bi egitea lortu zuen. Oso partida, borrokatua eta erritmo bizikoa izan zen. Binako berdinketarekin bukatu zen partida eta luzapenean erabaki zen. IOBk luzapenean lehenengo gola sartu zuenean, Viña del Mar-eko jokalariak, atezain eta guzti gora igo ziren, baina ez zuten irabaztea lortu.
Kirolari onenaren saria
Final handiaren aurretik, urtero bezala Ostadarrek bi sari banatu zituen. Lehenengoa Santos Uribe atleta beteranoak jaso zuen. Azken urte honetan txapelketa ugari irabazi ditu Santosek baina antolatzaileek azpimarratu zuten moduan, ez diote saria eman emaitza onengatik, baizik eta gazteentzako eredugarria delako, urteak aurrera joan ahala, kirola egiten jarraitzen du.
Auzolan saria
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek jaso zuten sari hau. Antolatzaileek esan bezala, herriarengatik eta herritarrengatik lan asko egin dutelako eman diete saria. Pailazo taldearen lana Ostadarrek defendatzen dituen baloreekin eta filosofiarekin bat egiten duelako eta herritarren bihotzak kolorez margotzen eta irriez betetzen jarraitu dezaten erabaki dute saria ematea.